XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregaitik agian esan zion goibel Semka`k: - Aolku bat emango nizuke nik zuri, nere inozo maitea: len-bait-lengo eriotza, eskatzeko zure Jainkoari.

Iltzen ez ba zera len-bait-len, euliak jango bait zaitute azkenean.

- Mutiko - erantzun zion Mixka`k patxada ederrean -.

¿Nola ausartzen aiz adiskide bateri orrela itzegitera?.

Zikiñegia zegok ire mingain ori.

Garbitzeko... edan dezagun beste kopatxo bat, arazo au era egokian amaitu dugulako.

Uskeritxo bat besterik ez da izan guztia!.

Ta orrelaxe, Mixka`k nai zuan bezela, vodka deritzan pattarraz eztarriak berotuaz ospatu genduan, umorerik ederrenean, arazo aren zorionezko amaiera.

LATIEGl`tar Bixente`k euskeratua.